RSS
Facebook
Twitter

2013(e)ko ekainaren 8(a), larunbata

Salamandrak bizilagun

Lehen egunean bertan hiru aste hauetan zehar bizilagun izango ditugun izaki txikitxo baztuk etorri egin ziren gu agurtzera: Salamandrak.

Beraiei buruz gehio jakin ahal izateko  Ion Garinek, Aranzadiko biologoa, hizketaldi bat prestatu egin zigun. Arretaz entzun ondoren Salamandra eta  lagatijen bila atera ginen. Goiz lasaia eta interesantea suertatu zen, hona hemen kaixo esatera gerturatu zen ale bat.



2013(e)ko ekainaren 7(a), ostirala

Lehenengo astea, iruditan

Lehenengo astea jada bukatu dugu! Lanen lehenengo emaitzak ikusten hasiak gara eta ziur gaude hurrengo bi asteetan zehar sorpresa handiak aurkituko ditugula Ingelesen Hilerria! Bitartean, hona hemen aste hontako lanen protagonistak izan diren arkeologo gazteak! Segi horrela!

2013(e)ko ekainaren 6(a), osteguna

Ilusioa

Lanak hasi genitun orain dela hiruzpalau egun, baina jada ikusten degu zerbait aurreratzen ari garela. Ikusi dezakegu katen maila beste lurrarena baino baxuago dagola, eta hillarrietan ere ezberdintasunak ikusten ditugu. 
Badakit oraingdik gure helburutik urrun gaudela, askoz sakonago iritsi behar garela pala eta atxurrekin, baina oraingoz aurkitu ditugun hezurxto hoiek zerbait motibatu dezakete, ezta? Nire ustez, batek baino gehiagok uste zuen atzo aurkitutako hezurrak pertsona batenak zirela. 
 Lur pixka bat kendu ondoren, gutako edozein harrituta uzteko moduko altxortxo txikiak aurkitu ditugu. Ez guztiak, beharbada, baina ziur nago bakoitzak bere altxor kuttuna duela. 
Horregatik uste dut azkenean zerbait aurkituko dugula, eta ilusioz betea (baita nekatua ere) noa goizero Urgullera.

Donostiarras ilustres: los Zaragüeta





En esta entrevista, Vicente Zaragüeta, presidente del Aquarium de Donostia, habla sobre el papel que tuvo su familia en la configuración de la ciudad tal y como la conocemos hoy en día. En el vídeo descubriréis datos interesantes sobre los vínculos de la ilustre familia donostiarra con el monte Urgull.

2013(e)ko ekainaren 4(a), asteartea

Arranoaren esanahia


Hemen ditugu auzolandegian parte hartzen ari diren gazteak! Ingelesen Hilerriaren alde batean armarriak eta arrano baten eskultura ikus daitezke, begetazioak irensten hasiak. Norbaitek ba al daki zergatik eraiki ziren bertan? Zein esanahi du monumentu multzo honek? Ikertu, bilatu eta erantzun!

2013(e)ko ekainaren 3(a), astelehena

Urgull, algo más que piedras

Después de este día de trabajo, buen tiempo y presentaciones, me gustaría compartir con vosotros un pequeño párrafo publicado en el libro El Vigía de Urgull y escrito por Odon Elorza. A mi parecer esta pequeña descripción define bastante acertadamente lo que significa Urgull para muchos Donostiarras como nosotros:
  "Este monte ha visto parte de nuestra vida: aventuras de la infancia, cuando eramos chavales e intentábamos subir por sus rampas rocosas o jugábamos a vencer a enemigos invisibles: Historias, mas tarde, que fueron escritas por nuestra adolescencia amorosa: momentos de placer con la lectura de un libro en cualquiera de sus privilegiados rincones... Y pienso que seguirá acogiéndonos ya de mayores cuando pudiendo descansar de nuestro trabajo, vayamos a pasar charlando con los amigos o a leer el periodico como ya hacen tantos Donostiarras que disfrutan del bello paisaje".
 Sheila Sastre

2013(e)ko ekainaren 2(a), igandea

Noiz agertu zen Ingelesen Hilerria?

Donostiarrentzat, Urgull mendia leku magikoa da, eta bere bazterretan bizipen ugari izaten ditugu, batez ere gazteak garenean. Exploratzaileak garela imajinatzen dugu, bikotearekin txoko erromantikoa aurkitzeko joaten gara, edo udako egun eguzkitsuetan itsaso bukaezinaz gozatzeko igotzen gara. Baina antzinako gotorlekuan aurki daitezkeen lekuetatik misteriotsuena Ingelesen Hilerria da. Eremu goibel eta ilun honi erreparatzen diogunean ez dakigu zehazki zergatik eraiki zen, eta inguratzen duen historia ere nahiko urrun gelditzen zaigu.  Hona hemen Ingelesen Hilerriaren jatorriaren laburpen txiki bat:



1813ko txikizioaren ondoren, gazteluak modernizatze prozesua jasan zuen eta I. Karlistadetan zehar (1833-1840), Sir Lacy Evans jeneral ingelesaren tropak bertan kokatu ziren. 1835ean, liberalak amore eman ez zutenez, karlistak hiria bonbardatzen hasi ziren. Evansen tropek, defentsaren ondorioz, hildako ugari izan zituzten  Oriamendi mendiko borrokan, non karlistak garaile suertatu ziren. Ingelesak anglikarrak izanik, haien siniskerekin bat egiten zuen hilerri txikia eraiki zen eta bertan soldadu ingeles batzuen gorputzak ehortzi ziren.  

Gaur egun ezagutzen dugun hilerria 1924an inauguratu zen, Victoria Eugenia erreginaren eskutik.  Garai hartako argazkiak ere badaude: